Historia

Barneko iparrorratzak paseatzera atera gintuen, Euskadin zehar oinez ibiltzera, leku magikoaren bila, gaur egun Lurkoi deitzen diogun lekuaren bila.
Duela urte asko, naturarekiko genuen grinak bultzatu gintuen bilatzera, gure bizi-proiektuak garatzeko lekuan abentura bat abiatzera. Esfortzu, zalantza, kontraesan ugariren ondoren… leku horrek, ene zeinen ederra!, izena du: Lurkoi, eta hori ahoskatzea atarikoa da bisitatzen duenarentzat eta bertako biztanleentzat, gizakiaren potentzialtasunetara eta garapenera egindako bidaiaren atarikoa.
Bisitatu gintuzten izakiak, lagunak, bidaideak… urteetan zehar, zure edertasuna ikusi eta sentitu ostean, ostatua egiteko proposamena egin ziguten, gurekin leku berezi honen handitasuna partekatu ahal izateko; bertan, entzun nahi duenarentzat hitz egiten du bizitzak. Hortik sortu zen Lurdeia, isiltasunaren kutxa, bisitatzen zaituenak, zure teilatupean egunsentia ikusten duenak, Ama Lurrarekin betiereko komunikazioaren hizkuntza ikasten du.

Lurdeia lehen eta orain

Eskultura

Lurdeiak Nestor Basterretxeak, gure lagun maiteak, emandako eskultura du ikusgai; eskultura horren beste izena “Lur-Deia” da eta artistak ikuspegi kosmikoa agertu zuen bertan. Eskulturak honakoak adierazten ditu: gure eguzki jauna; amalurra; ilargia, gure amona; euria, gure arreba; animalien bizitza gizakien aurpegien bidez adierazita, eta eskulturak dituen tarteek eta hutsuneek gure anaia, airea, adierazten dute.

Escultura en la neive

Lurdeia eta Lurkoiri dedikatutako musikak

Lurdeia eta Lurkoik beren melodiak dituzte, gure bi lagun maitek konposatutakoak: Kepa Junkera eta Juan Karlos Irizar.

Kepa Junkera

hiriDisko Hiri, “Lurkoi-Busturian”

juan karlos irizar

ametsesHainbat disko dedikatu dizkigu : Itsasotik mendira, “Lurdeia”- Ametsen Artean, “Lurkoi Baserria, Busturian”- Suhar, “Lurkoi Liluragarria”

Lurdeiako txokoak