Kokapena

Lurdeia Urdaibaiko biosfera-erreserbako gune paregabean dago, Sollube mendiaren hegalean. Kantauri itsasora ateratzen da eta ezkerraldean Burgoa mendia dago, eta eskuinean, aldiz, Ogoñoko itsaslabarra. Horiek guztiek panoramika ederra osatzen dute ertzetan. Natura bizidunaz inguratuta gaude, fauna basatiarekin batera: basurdeak, azeriak, katagorriak, azkonarrak…

Luzera. 2º 44´ 24″ W • Latitudea. 43º 22´ 59″ N

Kokapena

MapaWebLurdeia

Bilbotik aireporturako bidean, jarraitu Mungiarantz eta, autobiaren bukaeran dagoen errotondan, hartu Bermeorako bidea. 10 kilometrora Mañukobenta jatetxea aurkituko duzu eta 20 bat metro ondoren eskuinera doan bide bat, Lurdeia dioen seinalea eta guzti. Hemendik aurrera seinaleak jarraitzea baino ez duzu.

Gernikatik, Bermeorako norabidean, 10 kilometro ingurura aurkituko duzun errotondaren ezkerraldean Lurdeia dioen seinale bat dago. Seinale horiei jarraituz gero etxera iritsiko zara.

Agroturismo -Lur deia- Nekazalturismoa

Artike auzoa, s/n
48370 Bermeo (Bizkaia)
Teléfono: 946 477 001
Móvil: 666 477 665
e-mail: lurdeia@lurdeia.com


Ver mapa más grande