Ibilbide zirkular erraza, Katilotxutik leku beretik itzuliz gero, intentsitatea eta metroak murriztu ditzakeguna. Lurdeiatik abiatuko gara Arribieta (322) eta Katilotxu (337) gailurrak bisitatzeko. Urdaibaiko biosfera erreserbaren eta Mundakako herriaren ikuspegi ederrak izango ditugu.
Gainera, Arribieta eta Katilotxuko gailurretan aztarna megalitikoak daude: Neolito garaiko hilobi kolektibo bat katillotxu kasuan eta trikuharri bat Arribieta kasuan. [+ informazioa]
Oharra: hasierako bi kilometroak ezin dira egin hesi baten ondorioz. Beraz, ia kilometro eta erdiko ibilbidea aurreztuko dugu.

Beraz, joan eta etorri Katilotxura 7 kilometroko ibilbidea da.