Lurdeia hotel ekologikoaren funtsa, Euskal Herria, Ama Lurrarekiko komunikazioan datza, espazio jasangarri batean, bere sustraiak nekazaritza ekologiko batean finkatuz. Begiratu zure barrutik, inguratzen zaituen guztia sakratua da. Maitatu. Sakratuarekiko komunioan, gauza txikietan, lurrarekiko kontaktuan, ziklo naturaletan, bizitzaren bidaian, zorionaren bilaketan maitasun unibertsalez defendatu behar dugun altxorra dago
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak Europar Batasuneko Ekoetiketa Ekologikoa eman dio Lurdeia Nekazal landetxeari.. Efizientzia energetikoaren kalifikazio gorena lortu dugu (A maila) Bioklimaren eraikinean, energiaren euskal erakundearen eskutik..

Ur bero sanitarioa eta berokuntza lortzeko, gure herrialdeko basoetako zuraren biomasa (pelleta) eta hutsezko hodien eguzki-plaka termikoak erabiltzen ditugu.

Eraikin osoaren berokuntza zoru erradiatzailearen bidez egiten da, eraginkorragoa delako.

Txorrota eta dutxa guztiek aireztatzeko gailu batzuk dituzte, wc tangek ura % 60 murrizteko.

Gosarietako produktu gehienak ekologikoak eta hurbilekoak dira.

Nekazaritza ekologikoa egiten dugu duela 30 urtetik eta bertako espezieak ere landatzen ditugu: haritzak, intxaurrondoak, lizarrak, pagoak, fruta-arbolak, etab.

Argiztapen guztia led lanparen bidez egiten da eta presentzia-sentsoreak instalatuta ditugu kanpoan eta pasabideetan, kontsumoa optimizatzeko.

Kontsumitzen dugun elektrizitatea energia berriztagarrietatik lortzen da.

Sortzen diren hondakinak, papera, plastikoak, ontziak, olioak eta abar hautatu eta sailkatzen ditugu, gero birziklatzeko. Hondakin organikoekin konposta egiten dugu.

Garbiketa- eta ikuztegi-produktuak ekologikoak dira eta Ecocert edo Ecolabel ziurtagiria dute.

Bainu-gelak ekologikoak dira, eta Ecocer ziurtagiria dute.

Auto elektrikoetarako karga.